Politika -
Etxarri Aranatzen
Istiluak Etxarri Aranatzen, preso gaixoen aldeko mobilizazioan
Preso gaixoen aldeko manifestazioa debekatu egin zuen Espainiako Gobernu Ordezkaritzak. Dena dela, martxa egiten saiatu dira, eta Guardia Zibilak manifestariak sakabanatu ditu ke-potoak erabilita.
EITB.EUS
Larunbat honetan Etxarri Aranatzen preso gaixoen alde deitutako manifestazioa egiten saiatu dira Amnistia Ta Askatasuna ATA kolektiboko kideak, Espainiako Gobernuko Ordezkaritzak martxa hori debekatu arren.
Gauzak horrela, aurreikusi baino ordubete beranduago abiatu dute martxa. Orduan, Guardia Zibilak esku hartu du, eta bertan bildutako manifestariak sakabanatzen aritu da, ke-potoak eta pilotakadak jaurtita a. Liskarrek tentsio-uneak eragin dituzte. Istiluak jazo eta ordu batzuetara, Guardia Zibilak udalerrian jarraitzen zuen.
Espainiako Gobernuko Ordezkaritzak ez zuen manifestazioa egiteko baimenik eman. Debekua gorabehera, martxaren antolatzaileek helegitea jarri zuten, eta deialdiari eutsi zioten.