Politika -

2017ko EAEko Aurrekontuak

Erkoreka: 'Baliteke EAEko Aurrekontua martxorako onartuta egotea'

Legealdiaren bukaeran Aurrekontuak onartu izateak Jaurlaritza berriaren lana "baldintzatuko" zukeela uste du Josu Erkorekak.

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailea. EiTB.
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailea. EiTB.
Jaurlaritzak ez du aurrekonturik prestatuko legealdi amaieran

0:25

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen hitzetan, 2017ko EAEko Aurrekontua martxorako "onartuta egon liteke", baldin eta hauteskundeen ostean, "arrazoizko" epe batean "gobernagarritasun egonkorra ahalbidetzeko" akordioa lortzen bada.

Erkorekak prentsaurrekoa eman du, Gasteizen, Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluaren ostean. Bertan, hurrengo EAEko Aurrekontuen harira Eusko Jaurlaritzak "ganoraz eta doitasunez jokatu" nahi izan duela esan du.

Urkulluren Gobernuak urnatik ateratzen den Gobernu berria "baldintzatu" nahi ez duela esan du Erkorekak, "lanak aurreratuz edo aurrekontuak landuz".

Aurrekontuak onartzeko "halabeharrezko" atzerapenaren harira, berandutze hori "konponezina edo larria ez izateko" lan egin daitekeela esan du Erkorekak. Ildo horretan, "Gobernua berritu ostean, martxoan onartutako Aurrekontu batek ez du eragin larririk izan behar egonkortasun egoeran", gaineratu du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eusko Jaurlaritza EAE albisteak EAEko hauteskundeak Ekonomia 2024 Eguneko albisteak Aurrekontuen azken ordukoa