Politika -
Azpeitian
Otaegi omenduko dute, hil zutela 41 beteko direnean
ETAko kidea 1975eko irailaren 27an hil zuten, frankistek fusilatuta.
Agentziak | Erredakzioa
Angel Otaegiren senideek eta lagunek omenaldia antolatu dute 1975eko urriaren 1ean Azpeitian (Gipuzkoa). Frankistek fusilatuta hil zela 41 urte beteko dira irailaren 27an, eta hura "oroitzeko ekitaldi xumea" egingo dute.
Mertxe Urtuzaga Otaegiren lehengusinak eta Ekaitz Agirrek ekimena aurkeztu dute gaur prentsaurrean eta, iragarri dutenaren arabera, Izarraitz frontoian ospatuko dute. Otaegirekin batera, Jon Paredesen (Txiki) eta FRAPeko hiru militante fusilatu zituzten Bartzelonan: haien senideak ere gonbidatu dituztela gaineratu dute.
Urtuzagak eta Agirrek irakurritako agirian esan dutenez, "gertaera haiek eta fusilatutako pertsona guztiak gogoratu" nahi dituzte.