Politika -

Epaia

Espainiako bandera 'lehentasunezko' tokian jarri beharko du Iruñeak

Udalak epaiaren aurkako helegitea aurkeztu dezake. Bandera ofizialak eta Felipe VI.a erregearen irudia osoko bilkuren aretoko txoko batera mugitu zituen Udalak eta Fiskaltzak helegitea jarri zuen.

Iruñeko udaletxea. Argazkia: Angel Romero
Iruñeko udaletxea. Argazkia: Angel Romero
Iruñeko udaletxea. Argazkia: Angel Romero

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Administrazioarekiko auzien Iruñeko 1. epaitegiak bandera ofizialak -Espainiako bandera barne- eta Felipe VI.a Espainiako erregearen irudia Udaleko osoko bilkuren aretoko "lehentasunezko" toki batean jartzera behartu du Iruñeko Udala.

Iruñeko Udalak bandera ofizialak eta erregearen irudia udalbatzako aretoko lehentasunezko toki batetik txoko batera mugitu zuen eta horren aurrean auzi-eskea aurkeztu zuen epaitegietan. Epaia behin-behinekoa eta, beraz, Udalak helegitea aurkeztu dezake.

Epaia behin betikoa izatekotan, epaileak adierazi du bandera ofizialak eta Espainiako erregearen irudia "lehentasunezko" tokian jartzera zigortu duela Iruñeko Udala, baina horrek ez duela esan nahi lehen zeuden tokian jarri behar dituenik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Iruñeko bideoak Nafarroa Albisteak Iruñeko Udala