Politika -

Katalunia

Estatuaren ‘mehatxuei’ ez diela beldur dio Kataluniako Gobernuak

Presidentziaren kontseilari eta bozeramaileak adierazi duenez, Kataluniako Parlamentuaren subiranotasunari “mugak ipintzen saiatzeko” Estatuaren “azpijokoei” ez diete "inolako beldurrik".

Neus Munte, Puigdemont presidenteari egin zioten konfiantza-galdean. Argazkia: EFE
Neus Munte, Puigdemont presidenteari egindako konfiantza-galdean. Argazkia: EFE
Neus Munte, Puigdemont presidenteari egin zioten konfiantza-galdean. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Neus Munte Presidentziaren kontseilari eta bozeramaileak ostiral honetan adierazi duenez, Kataluniako Gobernuak ez du Espainiako Gobernuaren “mehatxurik” onartuko. Era berean, Kataluniako Parlamentuaren subiranotasunari “mugak ipintzen saiatzeko” Estatuaren “azpijokoei” ez dietela “inolako beldurrik” azaldu du Muntek.

Goizean, Estatuko Abokatutzak Kataluniako Parlamentuak adostutako galdeketa ikertuko duela iragarri du Soraya Saenz de Santamaria jardunean dagoen Espainiako Gobernuaren bozeramaileak. Izan ere, “Estatuaren babesarekin edo babesik gabe”, 2017ko irailean erreferenduma egitea onartu du Kataluniako Parlamentuak.

Alde horretatik, Saenz de Santamariak esandakoari erantzun dio Muntek, eta berak esandakoa “nolabaiteko mehatxua” dela esan du.

“Ez dugu mehatxurik onartuko. Kataluniako Parlamentuaren agintaldi demokratikoak errespetatzen ditugu”, esan du Muntek. “2017ko irailean gure herrialdearen etorkizuna demokratikoki eta denon artean erabakiko dugu”, gaineratu du Muntek.

Kataluniako Gobernuko bozeramailearen arabera, “Kataluniako Parlamentuak ez du mehatxurik onartuko, eta horren subiranotasunari mugak ipintzen saiatzeko Estatuak edota Auzitegi Konstituzionalak egin dezakeen azpijokoari ez diogu inolako beldurrik”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika albisteak Kataluniako erreferenduma Espainiako Gobernua argazkiak Espainia Alderdi politikoak Albisteak