Politika -
Urriak 12
Independentistak sareak euskal estatua aldarrikatu du
Burujabetzaren aldeko sareak euskal eustatuaren aldeko ekitaldia egin du asteazken goiz honetan Sestaon.
Agentziak | Erredakzioa
Independentistak burujabetzaren aldeko sareak euskal estatua eraikitzeko prozesu independentista defendatu du astezken honetan Sestaon antolatutako ekitaldian.
"Etorkizunari bai. Euskal Estatu demokratiko eta soziala. Entre todas y todos / Sí al futuro. Un estado vasco democrático y social, entre todas y todos" lemapean, euskal estatuaren aldeko ekitaldia egin du, Hispanitatearen jaiaren egun berean.
Txutxi Ariznabarreta LAB sindikatuko militanteak eta sareko bozeramaileak esan duenez, "estatu batua eraikitzeko subjektu politikoak batu eta aktibatu behar dira, horixe baita prozesu independentista martxan jartzeko lehen urratsa".
Deialdiaran aldarria gogoratzeaz gain, "guztion artean" egitea "funtsezkoa" dela azpimarratu du. Izan ere, prozesu independentista martxan jarriko duen subjektu politiko horrek "abertzaletasunetik harago doan ikuspegia eduki behar du", adierazi du.