Politika -
Protesta
Errefuxiatuen aldeko protesta antimilitarista Bilbon
KEM-MOC talde antimilitaristako kideek burdin- eta alanbre-hesien bitartez itxi dituzte Zazpikaleetako kale nagusiak, errefuxiatuek mugak zeharkatzean bizi duten errealitatea salatzeko
eitb.eus
Siriakoaren moduko gerretatik ihes egitean errefuxiatuek bizi duten egoera salatu du KEM-MOC talde antimilitaristek Bilbon.
Burdin- eta alanbre-hesien bitartez itxi dituzte Bilboko Zazpikaleetako kale nagusiak; izan ere, modu horretan, iheslariek mugak zeharkatzean bizi duten errealitatea antzeztu eta salatu nahi izan dute.
Aldi berean, Estatu espainiarra zazpigarren armamentu esportatzaile nagusia dela salatu dute, eta arma horiek zoritxarreko protagonista bilakatzen direla jarri nahi izan dute agerian.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea