Politika -
Espainiako gobernua
Rajoyk, bere balizko inbestiduraz: 'Itxaron beharko dugu'
Adierazpen hori egitera mugatu da Espainiako jarduneko presidentea PSOEren baitan egon litekeen jarrera aldaketaz galdetu diotenean.
Agentziak | Erredakzioa
PSOEk jarrera aldatu eta bere balizko inbestidura ahalbideratu dezakeela eta, zuhur agertu da astelehen honetan Mariano Rajoy Espainiako Gobernuaren jarduneko presidentea. "Itxaron beharko dugu", erantzun du soilik.
Salamancan da gaur Rajoy, unibertsitatearen ekitaldi batean. Bertan bere burua Presidentetzatik gertuago ikusten ote duten itaundu diote buruzagi 'popularra'ri, eta esaldi hori bakarrik erantzun du.
Urriaren 12aren ospakizunetan adierazitako jarrerari eutsi dio, horrenbestez, Rajoyk. Orduko hartan esan zuenez, "hobe dut isilik egotea".
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea