Politika -

Katalunia

Mas: 'Estatu katalana sortuta ere, akordioak egongo dira'

Kataluniako independentziazaleek elkarrizketarako borondatea dutela azpimarratu du Generalitateko presidente ohiak: "Ez da itxurakeria, borondate serioa da".

Mas, gaurko agerraldian. EFE
Mas, gaurko agerraldian. EFE
Mas, gaurko agerraldian. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kataluniako independentzia defendatzen duten alderdiek elkarrizketarako borondatea dutela azpimarratu du Artur Mas Generalitateko presidente ohiak. "Ez da itxurakeria, borondate serioa da", esan du. Haren ustean, "zer gerta ere", alegia, "Estatu katalana sortuta ere, akordioak egongo dira (Espainiako Gobernuarekin)".

Nueva Economia Forumek Madrilen antolatutako gosari informatibo batean izan da gaur Partit Democrata Catala alderdiko presidentea. A9ko galdeketagatik epaituko dutela jakin eta gero egin duen lehen agerraldia izan da.

Hitzaldian, independentziazaleek elkarrizketarako duten borondatea benetakoa dela azpimarratu du, eta Carles Puigdemont Kataluniako presidenteak Madrilen joan den astean egindako agerraldian esandakoak gogorarazi ditu. Espainiako Gobernuarekin galdeketarako testua eta data negoziatzeko prest agertu zen Puigdemont.

Azken proposamen hori gauzatzerik egongo ez balitz, orain ezinezkoa dirudien arren, etorkizunean "akordioak" egongo direla uste du Masek. "Estatua sortuta ere, akordioak, negoziazioak eta itunak egongo dira", adierazi du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako albisteak Kataluniako erreferenduma Espainiako Gobernua bideoak Artur Mas albisteak