Politika -

Inbestidura

Erregeak astearte arratsaldean bukatuko du kontsulta-sorta

15:30ean egingo du; horrenbestez, arratsalde horretan bertan jakinarazi ahalko dio Ana Pastor Kongresuko presidenteari ea Rajoy inbestidurarako hautagaia den berriro.

Felipe V1.a erregea eta Ana Pastor. Argazkia: EFE
Felipe V1.a erregea eta Ana Pastor. Argazkia: EFE
Felipe V1.a erregea eta Ana Pastor. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erregeak datorren astearte arratsaldean emango dio amaiera inbestidura-saiorako hautagaia bilatzeko kontsulta-sortari. Azken bilera 15:30ean egingo du, Mariano Rajoy jarduneko Gobernuko presidentearekin, Errege Etxeak gaur plazaratu duen egutegiaren arabera.

Modu horretan, Estatuburuak, kontsulten emaitzak aintzat hartuta, arratsalde horretan bertan jakinarazi ahal izango dio Ana Pastor Kongresuko presidenteari ea Rajoyk inbestitua izateko hautagai gisa errepikatzen duen. Prozesu horretan, berebiziko pisua izango du PSOEren Batzorde Federalak igande honetan hartuko duen erabakiak.

Kongresuko presidenteari dagokio inbestidura-saioaren data eta ordua zehaztea, urriaren 31 izanik epemuga. Izan ere, egun horretan bukatzen da Espainiako Gobernuko presidente bat inbestitzeko epea, horrela egin ezean erregeak hirugarren hauteskunde batzuk egiteko agindua emango baitu.

Legebiltzarreko iturriek baieztatu dutenez, Felipe VI.ak astelehenean ekingo die elkarrizketei, eta 14 hitzordu izan ostean, Mariano Rajoyrekin bilduko da astearte arratsaldean, 15:30ean.

Bi ordu lehenago, 13:30ean, Javier Fernandez PSOEko Batzorde Kudeatzailetzaren presidentearekin bilduko da.

Egun horretan bertan igaroko dira Estatuburuaren bulegotik Xavier Domènech En Comú Podem alderdiko bozeramailea (10:00), Albert Rivera Ciudadanoseko burua (11:30) eta Pablo Iglesias Podemoseko idazkari nagusia (12:30), alderdi horiek adierazi dutenez.

Pedro Sanchezen ordez sozialisten ordezkari gisa Asturiaseko presidentea egoteaz gain, sorta honetako beste berritasun bat Equo alderdiko ordezkari batek parte hartuko duela da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia errege familia Mariano Rajoy Espainiako Felipe VI.a albisteak Espainiako Gobernua bideoak Espainia Pablo Iglesias Eguneko albisteak Albert Rivera bideoak