Politika -

Presoa

Frantziak Espainiari entregatu dio Andoni Lariz

Aske geratu behar zela espero zen arren, Frantziako agintariek Espainiako Poliziaren esku utzi dute.

Eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako Poliziak Espainiako Poliziaren esku utzi du Andoni Lariz, ETAko kide izateagatik espetxe frantses batean 6 urteko zigorra igarotzen ari zena.

Naiz egunkariak bere edizio digitalean argitaratu duenez, Frantziak Markina-Xemeingo presoa gaur aske utziko zuela espero zen; horrenbestez, haren senitartekoak eta lagunak Kataluniako Jonquerako mugara bertaratu dira. Alabaina, Frantziako Poliziak Espainiako Poliziari eman dio, eta honek atxilotu egin du Auzitegi Nazionalaren aginduz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Politika Espainia argazkiak Presoak albisteak Frantzia albisteak Euskadi Ta Askatasuna albisteak Gaurko azken orduko albistea Frantziako Gobernua