Politika -
Katalunia
Bergako alkatea atxilotu dute, epaile baten aginduz
Montse Venturosek (CUP) epaitegietako zitazioari entzungor egin dio birritan. Estelada udaletxeko balkoitik kentzeari uko egin diolako deitu dute deklaratzera.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Esquadra Mossoek Montse Venturos (CUP) Bergako alkatea atxilotu dute gaur goizean, epaile baten aginduz, eta herri horretako auzitegira eraman dute, Polizia iturriek jakinarazi dutenez.
Bergako epaile batek Montse Venturos alkatea ikertu gisa deklaratzera deitu zuen apirilaren 5ean eta urriaren 17an, irailaren 27ko Kataluniako hauteskundeetan eta abenduaren 20ko hauteskunde orokorretan estelada Bergako udaletxeko balkoitik kentzeari uko egiteagatik. Bergako alkateak desobedientzia ekintza gisa jo zuen.
Epaileak deklaratzera birritan deitu izanagatik ere, Bergako alkatea ez zen joan.
CUPek Montse Venturosi babesa adierazteko kontzentrazioa deitu du Bergako auzitegiaren aurrean goizeko bederatzietatik aurrera.
Bergako epaileak hauteskunde delitua leporatzen dio, Hauteskunde Batzordeak estelada Udaletxeko balkoitik kentzeko agindua ez betetzeagatik.
Urriaren 17an deklaratzera deitu zutenean Venturosek ohar bidez jakinarazi zuen ez zela epailearen aurrera agertuko: "Gaur desobeditu egingo diot eta ez naiz epaitegira joango. Herriaren aurrean deklaratuko dut".