Politika -

Trantsizioari buruzko aitortza

Adolfo Suarezek ez zuen Monarkiari buruzko kontsulta egin, ez galtzeko

Trantsizioan erreferenduma egin izan balitz, Errepublikaren aldekoek irabaziko zutela baziketela dio Adolfo Suarezek gaur arte inoiz emitutu ez den elkarrizketa batean.

Adolfo Suarez eta Juan Carlos Iena. Artxiboko argazkia: EFE
Adolfo Suarez eta Juan Carlos Iena. Artxiboko argazkia: EFE
Adolfo Suarez eta Juan Carlos Iena. Artxiboko argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Adolfo Suarez Espainiako Gobernuko presidente ohiak ez zuen Monarkia edo Errepublika aukeratzeko erreferenduma deitu Trantsizio garaian, "bagenekielako galdu egingo genuela".

Aitorpena duela 20 urte baino gehiago egin zuen, 1995ean, Antena 3 telebista kateari eskainitako elkarrizketa batean. Baina bideo hori ez zen inoiz emititu.

La Sexta telebista-kateak gaur gauean emango du Suarezi egindako elkarrizketaren zati bat. Solasaldi horretan Suarezek kontatzen du gai horri buruzko inkestak egin zituztela, herritarrak Monarkiaren aldekoak eta Errepublikazaleak ziren jakiteko, "eta galdu egiten genuen".

Era berean, Espainiako Gobernuko presidente ohiak onartzen du nazioarteko estatuburu gehienek erreferenduma deitzeko eskatzen ziotela.

Alabaina, eta Errepublikaren aldekoak gailenduko zirenaren beldur, Suarezek ondoko "irtenbidea" bilatu zuen erreferenduma saihesteko: Erregearen papera indartu eta Erreforma Politikorako Legean sartzea.

"Errege eta Monarkia hitzak sartu nituen Legean eta erreferenduma egin zegoela esan nuen", aitortzen du Suarezek elkarrizketan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Espainiako Felipe VI.a albisteak Espainiako Gobernua albisteak Espainia Albisteak