Politika -

Birsortze-prozesua

Sortu eraberritu egingo da prozesu independentista antolatzeko

Alderdiak Zohardia ponentzia aurkeztu du gaur goizean Donostian antolatutako agerraldian.

Sortuk Zohardia ponentzia aurkeztu du Donostian. Argazkia: EiTB
Sortuk Zohardia ponentzia aurkeztu du Donostian. Argazkia: EiTB
Sortu,prozesu independentista abian jartzeko oinarriak finkatzen

0:30

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pello Otxandiano Bizkaian Sortu koordinatzeko hautagaiak larunbat honetan esan duenez, "alderdia eraberritzen ari da" urtarrilaren 21ean egingo duten kongresuan amaituko den prozesuan. Euskal prozesu independentista antolatzeko "oinarriak" ezartzea dute helburu.

"Debate Nazionalaren Egunean" hitz egin du Otxandianok, Sortuk Donostian duen egoitzan. Agerraldia internet bidez ere eskaini dute, online jarraitu ahal izateko.

Arnaldo Otegi Zohardia proiektuaren lan-taldearen gidariaz gain, Arkaitz Rodriguez eta Miren Zabaleta (Bateragune auzian Otegirekin batera kondenatu zituzten biak) ere izan dira ekitaldian, baita Oihana San Vicente eta Jone Etxeberria ere.

Halaber, Otxandianok esan du "antolakuntzarako kultura-politika berri baterako oinarriak" ezartzen ari direla azpimarratu du. Beraz, Zohardia onartuta, ezker abertzaleak "benetako ibilbide-orria eskainiko dio herri honi, prakmatikoa eta egin daitekeena".

Urtarrilaren 21eko kongresura arteko pausuak

Sortuk Zohardia ponentzia azaldu du larunbat honetan Donostian egindako ekitaldian. 2017ko urtarrilaren 21erako antolatutako kongresura begira, alderdia eraberritzeko eta zuzendaritza berria aukeratzeko proposamenak aurkezteko deia egin zien militanteei. Azaroaren 26ra arteko epea ipini zuten, eta Arnaldo Otegik gidatutako Zohardia ponentzia izan da planteatu duten aukera bakarra.

Zohardia proiektuaren arduradunek xehetasunak guztiak azaldu dizkiete militanteei gaur goizean. Azaldu duenaren arabera, txostena aztertu, eztabaidatu eta bozkatzeko aukera izango dute orain internet bidez izena eman duten militanteek azaroaren 26ra arte, baita zuzenketak proposatzeko ere. Ondoren, bigarren eztabaida-fasea abiatuko dute aldaketa horiek aztertzeko, urtarrilaren 21ean kongresua egin arte.

 

 

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Arnaldo Otegi berriak Politika albisteak Sorturen azken albisteak Alderdi politikoak Albisteak Pello Otxandiano albisteak