Politika -

Auzitegi Nazionala

Sareri Guardia Zibilak kendutako diruari buruzko saioa, bertan behera

Auzi horri buruz erabakia hartu behar zuten hiru epailetatik bi errefusatu ditu Sarek, Alderdi Popularrarekin lotura dutelakoan, eta saioa bertan behera geratu da.

Joseba Azkarraga Sareren bozeramailea. Artxiboko argazkia: EITB
Joseba Azkarraga Sareren bozeramailea. Artxiboko argazkia: EITB
Joseba Azkarraga Sareren bozeramailea. Artxiboko argazkia: EITB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal presoen eskubideen defentsan diharduen Sare plataforma haserre agertu da bere lana “oztopatu” nahi duten erabaki judizial eta politiko “injustuen” aurrean, eta gogoratu du legezko erakunde bat dela, presoek pairatzen dituzten eskubide-urraketekin amaitzea helburu duena.

Ainhoa Azkarate eta Joseba Azkarraga (Eusko Jaurlaritzako Justizia sailburu ohia) Sareren bozeramaileek agerraldia egin dute, 2015eko urtarrilean Guardia Zibilak kendutako 104.000 euroak itzultzeko abiatutako prozesu judizialari buruzko azalpenak emateko. Dirua urtarrilean egindako manifestazio jendetsua bildu zuten.

Azkarragak jakinarazi du bihar egin beharreko saioa bertan behera geratu dela, Sarek auziari buruz erabakia hartu behar duten hiru epaileetatik bi errefusatu egin dituelako: Concepcion Espejel eta Enrique Lopez.

Epaile horien “partzialtasuna nabarmena” delako eta “Alderdi Popularrari lotuta” daudelako arbuiatu dituztela azaldu du Azkarragak.

Era berean, gogora ekarri du epaile horiek beste auzi batzuetan ere arrazoi beragatik errefusatu izan dituztela.

Beraz, Sarek uste du operazio hura agindu eta justifikatu zuen alderdiarekin lotura duten pertsonek ezin dutela auzi horren inguruko erabaki judizialik hartu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Politika albisteak Presoak Gaurko azken orduko albistea