Politika -
protesta
Erregeek Donostiara egingo duten bisitaren aurka elkarretaratuko dira
Astelehenean 2015eko Arte Ederretako urrezko dominen banatze-ekitaldian izango dira.
Agentziak | Erredakzioa
Donostiako Elkarte Errepublikarrak elkarretaratze bat antolatu du Felipe eta Letizia erregeek Gipuzkoako hiriburura egingo duten bisitaldiaren aurka protestatzeko. Astelehenean izango dira bertan, 2015eko Arte Ederretako urrezko dominen banatze-ekitaldian.
Euskadiko Alderdi Komunistak (PCE-EPK) larunbat honetan jakitera eman duenez, elkarretaratze hori datozen egunetan Euskal Herriko hainbat herritan egingo diren "prozesu eratzaile eta hirugarren errepublikaren aldeko" ekintza sorten barruan kokatzen da.
Asteleheneko ekitaldian EPK-ko idazkari nagusi eta Eusko Legebiltzarrean Elkarrekin Podemos taldean legebiltzarkidea den Jon Hernandezek hartuko du parte.