Politika -

Berdintasun legea

Aitatasun baimena hilabetekoa izango da urtarrilaren 1etik aurrera

2007ko Espainiako Berdintasun Legean jasota baldin badago ere, Gobernuak urtez urte baimenaren luzatzea atzeratu du.

Urtarrilaren 1etik aurrera aitatasun baimena hilabetekoa izango da. Artxiboko argazkia: EiTB
Urtarrilaren 1etik aurrera aitatasun baimena hilabetekoa izango da. Artxiboko argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Mendez de Vigo Espainiako Gobernuko bozeramaileak gaurko Ministro Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan baieztatu duenez, aitatasun baimena hilabetekoa da 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera —bi astekoa da gaur egun—.

2007ko Berdintasun Legean baimena bi astetik lau astera luzatzea aurreikusita bazegoen ere, urtez urte Gobernuak atzeratu egin du horren aplikazioa. Berdintasun Legearen arabera, jaiotza edo adopzio kasuetan aitak lau asteko baimena izango du. Berez, Gobernuak 2013ko urtarrilaren 1era arteko tartea zuen aldaketa aplikatzeko. Gaur egun, amatasun baimena 16 astekoa da.

Jose Luis Rodriguez Zapateroren Gobernuak bultzatu zuen Berdintasun Legea eta 2013ko urtarrilaren 1a baino aitatasun baimena luzatzeko konpromisoa hartu zuen. Hala ere, 200 milioi euroko kostua izango zuela argudiatuta atzeratzea erabaki zuen 2009an.

Geroztik Alderdi Popularrak urtez urte baimenaren luzatzearen aplikazioa atzeratu egin du.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Espainiako Gobernua bideoak Espainia albisteak Eguneko albisteak