Politika -

ETA-REN ARMAGABETZEA

Armagabetzean inplikatzeko eskatu diete gobernuei 600 hautetsik

Ipar Euskal Herriko hautetsiek gutun bana igorri diete Espainiako eta Frantziako agintariei. Bestalde, euskal hiriburuetan elkarretaratzeak izan dira eguerdian bake prozesuaren alde.

Iparraldeko 600 hautetsik bakearen aldeko gutuna sinatu dute

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Luhuson (Lapurdi) gaur zortzi egindako operazioak soka luzea ekarri du. Ipar Euskal Herriko 600 bat hautetsik gutuna sinatu dute Frantziako eta Espainiako gobernuek bake prozesuan eta ETAren armagabetzean esku har dezaten eskatuz.

Hautetsi horien izenean, ordezkaritza batek suprefetari helarazi dio gaur idatzia, Baionan. Bilkuran, kolore guztietako politikariak izan dira: diputatuak, senatariak, Pirinio Atlantikoetako Kontseiluko presidenteordea, Baionako eta Biarritzeko alkateak, eta Departamenduko eta Akitaniako kontseilariak.

Agirian "urratsak" eskatu dizkiete Frantziako eta Espainiako gobernuei, eta "etorkizun demokratiko eta baketsua" aldarrikatu dute.

Frantziako Gobernuak, bere aldetik, erantzun egin die eskakizunei. Bruno Le Roux Barne ministroak Berlinen esan duenez, "ez dago bake prozesurik". Are gehiago, haren iritzian, inork ez du armagabetzea bere gain hartzeko eskubiderik.

Elkarretaratzeak hiriburuetan

Bestalde, Hego Euskal Herriko hiriburuetan elkarretaratzeak izan dira eguerdian, hainbat gizarte eragilek ?ELA eta LAB sindikatuak, EH Bildu eta Sortu, besteak beste? deituta.

"Bake prozesuaren alde" lelopean, dozenaka lagun bildu dira Bilboko, Donostiako, Gasteizko eta Iruñeko udaletxe atarietan. Luhusoko atxiloketen ostean adostu ziren bilkurak, bi gobernuei armagabetzean inplikazioa eskatzeko.

Luhuso elkarreratzeak Bilbo EFE

Luhuso elkarreratzeak Bilbo EFE

Bilbon egindako elkarretaratzearen argazkia. EFE

Bilboko bilkuran, ELA eta LAB sindikatuetako idazkari nagusiak izan dira. Adolfo Muñoz ELAko buruaren hitzetan, ?paradoxa da erakunde armatuak armagabetzeko borondatea agertzea eta bi estatuek aukera hori baztertzea?.

Ainhoa Etxaidek nabarmendu duenez, bilkuren helburua Ipar Euskal Herrian ?azken egunotan ikusitako konpromisoa? Hegoaldera zabaltzea da.

Elkarrizketa Euskadi Irratian

Mixel Berhokoirigoin Laborantza Ganberaren sortzaile eta Luhuson atxilotu zituzten lagunetako bat pozik agertu da egunotan jasotako babesarekin, eta ostegunean EH Bilduk, EAJk, ELAk eta LABek egindako agerraldi bateratua txalotu du: "Horrelako argazki bat ez dugu ikusi Lizarra-Garazi garaiaz geroztik. Ni izugarri harritu naiz, eta izugarrizko garrantzia izan du. Behar zen".

Berhokoirigoinen esanetan, euren asmoa armak "neutralizatzea" zen, ez "horiek desagerraraztea edo frogak suntsitzea".

 

Michel Berhokoirigoin: 'Hori irudikatu behar zen gizartearen aldetik'
Michel Berhokoirigoin: 'Hori irudikatu behar zen gizartearen aldetik'
Michel Berhokoirigoin: 'Hori irudikatu behar zen gizartearen aldetik'

0:26

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Iparraldea albisteak ETA albisteak Gaurko azken ordukoa