Politika -

Katalunia

Erreferenduma Espainiako Gobernuarekin adosteko asmoa du Puigdemontek

Generalitateko presidenteak deituta, galdeketaren alde dauden alderdi, erakunde eta gizarte eragileek parte hartu dute erreferendumari buruzko goi-bileran.

Kataluniako galdeketaren alde dauden alderdi, erakunde eta gizarte eragileak, bilduta. Argazkia: EFE
Kataluniako galdeketaren alde dauden alderdi, erakunde eta gizarte eragileak, bilduta. Argazkia: EFE
Kataluniako galdeketaren alde dauden alderdi, erakunde eta gizarte eragileak, bilduta. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ostiral honetan, abenduak 23, Katalunian independentziaren inguruko erreferenduma izan dute hizpide Kataluniako Parlamentuan. Carles Puigdemont Generalitateko presidenteak 'Pacte Nacional pel Referèndum' (erreferendumaren aldeko itun nazionala) delakoa eratzea proposatu du goi-bilera horretan. Gainera, galdeketa hori Espainiako Gobernuarekin adosteko prest daudenak bilatzeko kanpaina berria martxan jarriko duela iragarri du. Ada Colau Bartzelonako alkatea ere bertan izan da.

Bilera 17:30ean hasi da eta hiru ordu inguru iraun du. Puigdemontek goi-bilera horren ostean egindako agerraldian azaldu duenez, proiektuak “zeharkakotasun eta aniztasun handia” erakutsi du. Ildo horretatik,  erreferendumaren aldeko itun nazionalaren helburu nagusia Espainiako Gobernuarekin akordioa lortzea eta galdeketa egitea dela adierazi du. Gauzak horrela, Espainian eta Europan galdeketaren alde dauden alderdi, erakunde eta eragileak bilatzeko kanpainaren berri eman du.

Carles Puigdemont Generalitateko presidenteak deituta, galdeketaren alde dauden alderdi, erakunde eta gizarte eragileek parte hartu dute. Carme Forcadell Kataluniako Parlamentuko presidentea ere bertan izan da. Gainera, Ada Colau Bartzelonako alkateak bat egin du Puigdemonten asmoarekin, Espainiako Gobernuarekin adostutako erreferenduma egiteko.

Goi-bileran, erreferendumaren aldeko itun nazionalari buruzko batzordea osatu dezaketen zortzi pertsonen izenak iradoki ditu Puigdemontek: Joan Ignasi Elena, PSCko diputatu ohia; Maite Arque, Badalonako alkate ohia; Itziar Gonzalez, PSCko zinegotzi ohia; Frances Pane eta Jaume Bosch, ICVko diputatu ohiak; Carme-Laura Gil, CDCko kontseilari ohia; Carme Porta, ERCko diputatu ohia; eta Francesc de Dalmases, Catalan International View eta ONGC aldizkarietako zuzendaria.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika albisteak Kataluniako erreferenduma Alderdi politikoak berriak Gaurko azken orduko albistea Carles Puigdemont