Politika -

Ernai eta Aitzina

Presoen aldeko protestak, Parisen eta Madrilen

Parisen, sei gazte Justizia Jauregiaren sarreran kateatu dira, eta Madrilen zortzi pertsonak gauza bera egin dute Espetxe Zuzendaritzaren egoitzan.

11:15 aldera hasi dute Parisko protesta. Argazkia: Aitzina.
11:15 aldera hasi dute Parisko protesta. Argazkia: Aitzina.
11:15 aldera hasi dute Parisko protesta. Argazkia: Aitzina.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ernai eta Aitzina gazte taldeetako hainbat kidek presoen aldeko protestak egin dituzte Madrilen eta Parisen, espetxeen eskuduntzak dituzten erakundeen egoitzetan.

Parisko Justizia Jauregian eta Madrilen, Espetxe Zuzendaritzan, egindako protesten helburua "presoen aurkako salbuespen neurriak salatu eta EPPK babestea" izan da, Ernaik azaldu duenez.

Sare sozialen bidez Paristik kontatu dutenez, Aitzinak egindako protestaldian, bozeramaile bat atxilotu dute, eta, eguerdi aldera, protestak ordubete zeramanean, sei gazte eraikinaren sarrerara lotzen zituzten kateak mozten hasi dira poliziak. Ordu bata jotzeko bost minuturen faltan, kate guztiak askatu dituzte eta Poliziak sei protestariak eta erakundearen bozermailea atxilo eraman dituztela iragarri dute.

Madrilen, 14:30 pasatuta hasi dira protestaren egileak eraikinera lotzen zituen kateak askatzen, eta zortzi gazteok libre gelditu dira, identifikatu ostean.

Gazte antolakundeko kideok Madril eta Parisen kateatu gara. Presoen aurkako salbuespen neurriak salatu eta EPPK babesteko #GazteokZuekin pic.twitter.com/GMel0qun6Y

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Presoak argazkiak