Politika -

Presoak

EH Bildu, Geroa Bai eta PSNko kideak, Nafarroako Sareren taldean

Ideologia politiko eta pentsaera ezberdinetako pertsonek presoen eskubideen aldeko plataforma osatu dute Nafarroan.

Nafarroako Sareren aurkezpena. Argazkia: EFE
Nafarroako Sareren aurkezpena. Argazkia: EFE
Nafarroako Sareren aurkezpena. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pentsaera eta ideologia politiko ezberdinetako hogei bat pertsonek osatzen dute Nafarroako Sare Herritarra, euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen aldeko plataforma.

Lantaldea aurkezteko agerraldian, Ainhoa Azkarate Nafarroako Sareren bozeramaileak esan du ez dutela “ETAko presoen aldeko plataforma bat” osatzen, eurena “euskal presoen eskubideen defentsan lan egingo duen herri-plataforma” dela azpimarratu du.

Nafarroako Sareren adierazpenarekin bat egin dute, besteak beste, Juana Garcia Geroa Bairen Bake eta Bizikidetza gaietarako koordinatzailea; Miren Aranoa EH Bilduko parlamentarioa; Fernando Viedma PSNko kidea; Kevin Lucero Nafarroako Alderdi Sozialistaren gazte erakundeko kidea; eta Amaia Izco Sortuko kide eta abokatua.

Adierazpena hogei pertsona horien guztien artean adostu dutela eta nork bere izenean sinatu duela zehaztu nahi izan dute.

Agiri horrek dio pertsona guztien giza eskubide guztiak errespetatu behar direla, “inolako salbuespenik gabe eta inor baztertu gabe”.

“Urte askotan mina eta sufrimendua izan ostean, une historiko bat bizi dugu eta konpromiso hau oso garrantzitsua da gizartean bizikidetza eta errespetua eraikitzeko”, dio adierazpenak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak PSN Albisteak Geroa Bai Nafarroa gaur Presoak albisteak EH Bildu Bizkaia Eguneko albisteak