Politika -

Heriotza

Joseba Leizaolari gaur emango diote azken agurra Donostian

18 urtez Eusko Alderdi Jeltzaleko parlamentaria izan zena agurtzeko meza 19:30ean izango da Bentaberriko Jainkoa Gure Aita parrokian, 19:30ean.

Joseba Leizaola / EITB.
Joseba Leizaola / EITB.
Joseba Leizaola / EITB.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joseba Andoni Leizaola legebiltzarkide ohiaren familiak eta lagunek gaur arratsaldean emango diote azken agurra Donostian, Bentaberriko Jainkoa Gure Aita parrokian, 19:30ean.

1980tik 1998ra arte Eusko Alderdi Jeltzaleko legebiltzarkidea izan zena ostiralean hil zen, gaixotasun luze baten ostean. 1990etik, gainera, Eusko Legebiltzarreko presidentea izan zen, 1998an erretiroa hartu zuen arte. 86 urte bete zituen asteartean.

1931ko urtarrilaren 3an jaio zen Leizaola, Donostian. 1936ko gerra bukatu eta gutxira, familiak Venezuelara ihes egin zuen. Han, Caracaseko Eusko Gaztediko presidentea izan zen, eta Euskal Etxearen Batzordeko kidea.

Jesus Maria Leizaola osaba erbesteko Eusko Jaurlaritzaren lehendakaria izan zen 1960tik 1978ra arte.

Francisco Franco bizirik zegoela itzuli zen sorterrira, eta klandestinitatean aritu zen Gipuzkoako EAJko kide bezala. 1968tik 1977ra Gipuzko Buru Batzarreko kidea izan zen, eta 1977tik 197ra, Euzkadi Buru Batzarrekoa.

"Pertsona on bat"

EBBko presidenteak, Andoni Ortuzarrek, Leizaolaren heriotza deitoratu du. "Abertzale lasaia, uste sendoetako gizona, baina batez ere pertsona on bat" izan zen, "beti bere herriarekin konprometitua".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea