Politika -

Donostian

ATAko zenbait kidek erasoak jasan dituztela salatu dute

Euren esanetan, aipatu gertakariak euren mugimenduko kideak Antigua auzotik eta 'hainbat esparrutatik baztertzeko asmotan egin dira'.

Antiguo auzoan jasandako 'eraso faxistak' salatu dituzte ATAko kidek

2:27

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak (ATA) prentsaurrekoa eskaini du igandean, urtarrilak 29, "lehengo astean gure mugimenduko gazteek eta euren hurbilekoek jasotako eraso koldarra" salatzeko. Horrek "Sortu alderdiak egin duen estrategia aldaketarekin zuzeneko lotura dauka", bertan esan dutenez.

Donostiako Antigua auzoan 80 bat lagunen babesean eman duten prentsaurrekoa, "egoera honetara iritsi aurretik, 2015 geroztik, Antiguo auzoan Amnistiaren Aldeko Mugimenduko kideek jasan dituzten mehatxu, boikot eta beste hainbat jarrera nazkagarri salatzeko eta argitzeko" egin dute.

Horien esanetan, "hauek gure kideak auzo eta hainbat esparrutatik baztertzeko asmotan egin dira".

"Argi utzi nahi dugu egoera hauek ez direla Antiguon soilik gertatu. Euskal Herriko hainbat txokotan izan dira horrelako jarrera faxistak. Baina oraingo honetan muga guztiak gainditu dituzte", gaineratu dute.

ATAren iritziz, "guzti hau ez da kasualitatea, Ezker Abertzalearen izenean Sortu alderdiak egin duen estrategia aldaketarekin zuzeneko lotura du".

Prentsaurrekoan salatu dutenez, "ildo erreformistak Ezker Abertzalea adar ezberdinez osaturiko herri mugimendu bat izatetik hiru adarretara (Sortu, Ernai eta LAB) mugatzen den alderdi politikoa izatera eraman du", eta "hau gauzatzeko, militanteei bi aukera" eman dizkiete, "hiru adar horietako batean sartzea edo disidentzia".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Donostiako azken albisteak Albisteak Sortu Eguneko albisteak