Politika -

Eusko Jaurlaritza eta Estatua

Kontratazio publikoari dagokion legeari buruzko akordioa lortu dute

Josu Erkoreka pozik mintzatu da, kontratazio publikoa arautzeko legeak egiteko gaitasuna Eusko Jaurlaritzarena dela onartu duelako Espainiako Gobernuak.

Artxiboko argazkia: EiTB
Artxiboko argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak akordioa lortu dute, euskal administrazio publikoko langileen kontratazioa zehazten duen euskal legearen kontra Estatuak jarritako helegitea erretiratzeko.

Josu Erkorekak eta Javier Andres Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) duen bozeramaileak gaur sinatu dute akordioa, Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak Gobernu bileraren osteko prentsaurrekoan azaldu duenez.

Erkorekaren esanetan akordio garrantzitsua da, kontratazio publikoa arautzeko legeak egiteko gaitasuna Eusko Jaurlaritzarena dela onartu duelako Espainiako Gobernuak.

Jaurlaritzako bozeramaileren hitzetan, bi administrazioetako zerbitzu juridikoen arteko bilera baten ondoren, auzibidea bertan behera uzteko akordioa aurkeztu dute bi aldeek EAEko Justizia Auzitegi Nagusian.

Bestalde, Jaurlaritzak aldaketak egingo ditu langileen kontratazioa zehazten duen euskal legearen artikulu batean, bi aldeek adostutakoaren baitan.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Eusko Jaurlaritza Funtzionarioak argazkiak Espainiako Gobernua argazkiak Gaurko azken ordukoa