Politika -
Bilera
Urkullu: 'Fase berria hasi da Iparraldearen eta Hegoaldearen artean'
Lehendakaria Jean-René Etchegarayrekin bildu da gaur Baionan, Iparraldeko Euskal Elkargoaren presidentearekin.
eitb.eus
Iñigo Urkullu lehendakaria Jean-René Etchegaray Iparraldeko Euskal Hirigune Elkargoko presidentearekin elkartu da gaur Baionan, Eusko Jaurlaritzak erakunde berriari eskaintzen dion babesa erakusteko. Lehendakariarekin batera, Marian Elorza Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia egon da Baionan.
Lehendakariak bertan azpimarratu duenez, Euskal Elkargoa eratuta, Iparraldearen eta Hegoaldearen arteko "lankidetza-fase berri bat" zabaldu da, eta "bien intereseko espazioetan" elkarlanean jarduteko borondatea erakutsi du.
Iparraldeko erakundeak bere gain hartu dituen eskumenetan elkarlanean jarduteko nahia ere helarazi dio lehendakariak: hala nola, ekonomian, lurraldearen antolakuntzan, garraioan, kulturan, hizkuntzan eta pertsonei eskainitako zerbitzuen alorrean.
Aurretiazko esperientzia
Ildo horretan, lehendakariak gogoratu du lankidetza ez dela "ezerezetik hasiko", aurrez ere esperientza badagoelako bien arteko harremanean: Pirinioez bestaldeko Batzar Atlantiarra, Batzorde Arco Atlantiarra, eta Akitania-Euskadi-Nafarroa Euroerregio Berria, kasu.
Urkulluren iritziz, garai "itxaropentsua" da, Iparraldek bere gain hartutako eskumenetan sakonduz, "hiritarren ongizatea lortzeko".