Politika -
Lau urte politika utzi zuela
Antonio Alonso PSOEren ministro ohia hil da, 56 urte zituela
Alonso Defentsa ministroa izan zen Zapateroren garaian; gainera, Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiaren bokala eta Demokraziaren Aldeko Epaileak elkartearen bozeramalea izan zen.
agentziak | erredakzioa
Jose Antonio Alonso Jose Luis Rodriguez Zapateroren garaian Barne eta Defentsa ministroa izandako hil da gaur, osteguna, 56 urte zituela, politika utzi zuenetik lau urte igaro ondoren. Alonso PSOEren Kongresuko bozeramalea ere izan zen, besteak beste.
PSOEtik Eferi baieztatu diote Alonso zendu dela. Ministro ohia Zapateroren haurtzaroko laguna izan zen Leonen, eta azken horrek bere gobernuaren taldean sartu zuen, presidente izan zenean, 2004an.
Gainera, Alonso Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiaren bokala eta Demokraziaren Aldeko Epaileak elkartearen bozeramalea ere izan zen.
2012ko abenduan uko egin zion eserlekuari eta, handik egun batzuetara, epaile izateari berrekin zion, Madrilgo Probintzia Auzitegiko Zigor Arloko taldean bat eginda.
Kongresuaren osoko bilkurak minutu bateko isilunea egingo du Alonsoren omenez, Antonio Hernando bozeramale sozialistak eta Ana Pastor Kongresuko presidenteak hala adostuta.
Halaber, eguerdian beilatokia zabalduko dute Alcobendaseko (Madril) La Pazen.