Politika -
Auzitegi Gorena
Gorenak hiru urte eta erdira murriztu du Nekane Txapartegiren zigorra
Delituak larriak ez direnean zigorra murriztea ahalbidetzen duen Zigor Kodearen artikulu bat aplikatu dio Gorenak Txapartegiri.
Agentziak | Erredakzioa
Auzitegi Gorenak Nekane Txapartegiren kartzela-zigorra erdira murriztu du: sei urte eta bederatzi hilabetetik hiru urte eta erdira.
Delitua larria izan ez dela frogatzen den kasuetan zigorrak murriztea ahalbidetzen duen Zigor Kodearen artikulu bat aintzat hartu du Gorenak.
Horrenbestez, Auzitegi Gorenak baliorik gabe utzi du Auzitegi Nazionalak Txapartegiri ezarritako zigorra.
2007an, 11 urteko espetxealdia ezarri zioten Txapartegiri, ETAko kide izatea leporatuta. 2009an, Auzitegi Gorenak sei urte eta bederatzi hilabetera murriztu zuen zigorra, erakundea armatuari laguntza eman ziola baina ETAko kidea ez zela argudiatuta.
Orain berriro murriztu dio zigorra, delitu larria egin ez zuela ondorioztatuta. Gorenaren arabera, Txapartegik pasaporte bi eman zizkion pertsona bati, honek ETAri helarazteko.