Politika -

Ekitaldia

Mendia: 'Sentsibilitate oro bilduko dituen akordioa lor daiteke'

PSE-EEren idazkari nagusiak Euskadiko Gazte Sozialistek antolatutako Oroimen Hegoak Sarien lehen edizioan egin ditu adierazpenok.

Idoia Mendia, Oroimen Hegoak sarien banaketa-ekitaldian. EFE
Idoia Mendia, Oroimen Hegoak sarien banaketa-ekitaldian. EFE
Idoia Mendia, Oroimen Hegoak sarien banaketa-ekitaldian. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiaren iritziz, "sentsibilitate oro batuko dituen akordio transbertsala lortzeko oinarriak ditugu Euskadin, ETAk indarkeria utzi zuenez gero bost urte igaro eta gero".

Dena den, Mendiak ohartarazi duenez, "oso zaila izango da adostasun hori lortzea", Julen Arzuaga EH Bilduko parlamentariak esandakoa kontuan izanik. "Terrorismoa gehien sufritu dutenek bakeari sabotajea egiten diotela" leporatu ziela salatu du Mendiak. Horrez gain, ezker abertzalea Ertzaintza deslegitimizatzen eta erasotzen saiatu dela esan du, Sortuk Ertzaintzaren komisariaren aurrean egindako elkarretaratzeei erreferentzia eginez.

Mendiak Donostiako Miramar Jauregian egin ditu adierazpen horiek, Euskadiko Gazte Sozialisten antolatutako Oroimen Hegoak Sarien lehen edizioan. Jesus Eguiguren PSE-EEren presidente ohia, Fernando Buesa Fundazioa eta euskal zinegotzi sozialistak saritu dituzte.

PSE-EE alderdiko buruzagiak sarituei esan die "herrialde honetako benetako heroiak, duintasunaren horma, eta demokraziaren infanteria" direla, eta "terrorismoari borroka" irabaztea ahalbidetu dutela.

Mendiak onartu duenaren arabera, "memoria kolektiboaren eraikuntza hainbat ikuspuntuk osatutako prozesu konplexua da", baina "konplexutasun hori ezin da oztopo izan egia ezkutatzeko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Idoia Mendia Albisteak