Politika -

Polizia-operazioa

Angel Maria Telleria ETAko ustezko kidea atxilotu dute Mexikon

Mexikoko Fiskaltzaren arabera, Telleriari leporatzen dizkioten atentatuak datorren martxoan preskribatzen direlako ari ziren haren bila.

Angel Maria Telleria. Argazkia: Mexikoko Fiskaltza
Angel Maria Telleria. Argazkia: Mexikoko Fiskaltza
Angel Maria Telleria. Argazkia: Mexikoko Fiskaltza

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Angel Maria Telleria Uriarte ETAko ustezko kidea atxilotu dute Mexikon, Gaunajuato estatuan, Mexikoko Fiskaltza Nagusiak jakinarazi duenez.

Fiskaltzaren arabera, Telleria 80ko hamarkadatik bizi zen legez kanpo Mexikon eta haren bila ari ziren Espainiako agintariek leporatzen dioten atentatua "datorren martxoan preskribatzen delako".

Telleria asteazkenean atxilotu zuten Leon izeneko herri batean. Mexikoko Migrazio Institutura eraman zuten, ahalik eta azkarren Espainiaratzeko asmoz.

Nazioarteko Poliziak (Interpol) hura bilatzeko eta atxilotzeko agindua eman zuen, "hilketa bat, armak gordetzea eta armak legaz kanpo izatea" egotzita.

1981ko ekainaren 16an ETAk Zarautzen egindako eraso batean parte hartu izana leporatzen diote. Atentatu hartan Maria Josefa Garcia Polizia inspektorea hil zuten.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Presoak argazkiak ETA albisteak Mexiko Eguneko albisteak