Politika -

Auzitegi Nagusia

Martxoan aztertuko dute estradizioa eragozteko Troitiñoren eskaria

Troitiñoren defentsak ordena judiziala igorri zuen iragan astean eta Londreseko Auzitegi Nagusiak hartuko du erabakia.

Antton Troitiño. Artxiboko argazkia: EiTB
Antton Troitiño. Artxiboko argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Londreseko Auzitegi Nagusiak martxoan aztertuko estradizioa eragozteko Antton Troitiñoren defentsak pasa den astean igorritako ordena judiziala, gaur epaileak erabaki duenez.

Aipaturiko auzitegian gaur egin den entzunaldi teknikoan, Michael Supperstone epaileak martxoan beste bista bat egitea erabaki du. Oraindik data zehaztu ez badu ere, martxoaren 20tik aurrera egingo dela iragarri du eta bertan aldeek beren arrazoiak azaldu ahal izango dituzte.

Gaurko bistaren helburua Troitiñoren defentsak aurkeztutako ordena judiziala baimentzea edo baliogabetzea erabakitzea zen, haren abokatu taldeak baieztatu duenez. Troitiñoren espainiaratzea eragozteko egin zuen eskaria haren defentsak.

Londreseko Auzitegi Nagusiak Antton Troitiñori ukatu egin zion haren espainiaratzearen kontra Auzitegi Gorenean helegitea jartzea. Dena den, bide judizial guztiak agortuta ere, oraindik ez dute espainiaratuko immigrazio helegite bat erabakitzeke dagoelako. Immigrazio epaitegiak apirilaren 10ean emango du bere epaia.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Presoak argazkiak ETA albisteak Gaurko azken orduko albistea