Politika -

Guardia Zibila

Ustez ETAk erabilitako zulo zahar bat aurkitu dute Irunen

Lehergaiak dituzten zazpi bidoi topatu ditu Guardia Zibilak. Lehen ikerketen arabera, aspaldian erabili gabeko biltegia da.

Guardia Zibilak tokia inguratu du. Argazkia: EFE
Guardia Zibilak tokia inguratu du. Argazkia: EFE
Ustez ETAk erabilitako zulo zahar bat aurkitu dute Irunen

1:34

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lehergaien biltegi bat topatu du Guardia Zibilak Irunen eta, Espainiako Barne Ministerioaren arabera, ETArena litzateke. Guztira, lehergaiak dituzten zazpi bidoi aurkitu dituzte zulo batean.

Zazpi bidoi horietan lehergaiak egiteko 45 kilo material atzeman dituzte, eta, beste bidoi batean, tenporizadoreak, ETAren eskuliburuak eta autoen matrikulak faltsifikatzeko materiala aurkitu dute.

09:00etan hasi dira ingurua miatzen, eta 18:00etan amaitutzat eman dituzte lanak. Ordu horretan, zazpi bidoietan aurkitu duten material guztia eraman dute. Aspaldi erabili gabe zegoen materiala izan arren, ondo gordeta zegoen eta erabiltzeko moduan egon liteke, iturri polizialek jakitera eman dutenez.

Espainiako Barne Ministerioak jakinarazi duenez, Guardia Zibilak argitu gabeko atentatuen eta iraganean gertatutako kasuen gainean egindako ikerketaren emaitza ei da gaur aurkitutako zuloa.

Lehen ikerketen arabera, aspaldian erabili gabeko biltegia litzateke. Ikertzaileen iritziz, ETAk Irun aldean kokatutako komandoren bati materiala emateko erabilitako zuloa litzateke.

Auzitegi Nazionalaren aginduz, Guardia Zibilak tokia inguratu du eta artezilariak lehergaiak indargabetzeko lanean ari dira. Ikerketa zabalik dago eta Barne Ministerioaren arabera litekeena da inguruan biltegi gehiago egotea.

Zoidoren arabera, hauxe da “benetako armagabetzea”

Juan Ignacio Zoido Espainiako Gobernuko Barne Ministroaren arabera, Irunen izandako polizia-operazioen bidez lortu daiteke ETAren “benetako armagabetzea”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika ETA gaur Irun Albisteak