Politika -
Omenaldia
Orain dela 15 urte 'bakearen artisauak' non zeuden galdetu du Arriolak
ETAk 2002an Orion hildako Jose Priede zinegotziaren omenaldian hartu du parte Gipuzkoako PSE-EEren idazkari nagusiak.
Agentziak | Erredakzioa
Iñaki Arriola Gipuzkoako PSE-EEren idazkari nagusiak "orain dela 15 urte 'bakearen artisauak' non zeuden" galdetu du Juan Priede ETAk Orion 2002an hildako zinegotziari egindako omenaldian. Izan ere, "sozialista asko non zeuden" badakiela nabarmendu du, "Euskadin duintasunez askatasuna eta demokrazia defendatzen" ari baitziren.
Lore-eskaintza egin dute ekitaldian, eta, besteak beste, Jesus Eguiguren PSE-EEren presidente ohia, Idoia Mendia Euskadiko sozialisten idazkari nagusia eta Priederen seme-alabak izan dira.
Priederen aurkako atentatua "koldarra" izan zela esateaz gain, "ETAk babesik gabeko pertsona bat" hil zuela salatu du, "erretiroa hartua zuen 69 urteko gizona", alegia. Arriolaren esanetan, "etxean lasai egon zitekeen arren, alderdi sozialistarekin eta Orioko herritarrekin erabat leial betetzen zuen konpromisoa hartu zuen".
"Ez dakit non zeuden 'bakearen artisauak' orain dela 15 urte, baina badakit non zegoen Juan eta non geunden beste sozialista asko: Euskadin askatasuna eta demokrazia diuntasunez defendatzen", azpimarratu du.
"Askatasunaren langileak"
Gainera, "askatasunaren, demokraziaren eta bakearen langile horiek" goraipatu eta horiek goretsi behar direla aldarrikatu du.