Politika -

Presoak

Ezker abertzaleak 'Euskal Udaberria Kalera' dinamika aurkeztu du

Kanpainaren helburua errepresaliatu politikoen eta euskal presoen alde jardutea da. Apiriletik uztailaren amaierara bitartean hainbat ekitaldi egingo dituzte.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kalera Kalera dinamikak "Udaberria Kalera, Bakea eta Askatasuna irabaztera" izeneko ekimena aurkeztu du gaur, presoen auzia "agendaren erdigunean" jartzea helburu.

Kanpainaren helburua euskal errepresaliatu politikoen eta euskal presoen alde jardutea da, eta horren bidez "etorkizunerako ekarpena egin nahi du ezker abertzaleak, gatazkaren ondorioak konpontzeko".

Gaur Donostian egindako aurkezpenean Oihana Garmendia euskal preso ohiak azaldu duenez, helburua Euskal Herriarentzat bake eta askatasuneko etorkizuna lortzea da.

Garmendiak azaldu duenez, "kanpaina berri hau izango dituen "gertaera garrantzitsuak" bost izango dira. Lehenengoa apirilaren 17an izango da, "Preso politikoen nazioarteko eguna". 'Gernikatik bake eta askatasunera' lelopean, Gernikan egingo dute ekimen sinboliko bat. Horrez gain, bonbardaketaren 80. urteurrenarekin bat ere egingo du, eta zuhaitzaren ondoan lore-eskaintza egingo dute.

Halaber, maiatzaren 8tik 14ra bitartean, "amnistiaren aldeko astearen 40. urteurrena" dela eta, "amnistia eskatzeagatik hil zituzten pertsonen" aldeko ekimenak programatu dituzte hilketak jazo ziren udalerrietan.  Horri dagokionez, maiatzaren 14an, manifestazioa deitu dute Errenteria, eta maiatzaren 20an, Frantziako eta Espainiako kartzeletara sei martxa egingo dira. Amaitzeko, uztailaren 20tik 27ra, Gernika eta Sakana (Nafarroa) bitartean zazpi eguneko martxa egingo da, "euskal preso politikoen askatasuna eskatzeko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Presoak Gaurko azken ordukoa