Politika -

Parisko atentatua

Lehendakariak 'elkartasun mezu bat' helarazi dio frantses gizarteari

Gizonezko batek polizia bat hil du eta hiru pertsona zauritu, bart Parisen, Eliseoko Zelaietan, egindako eraso batean.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak ‘elkartasun mezu bat’ helarazi dio frantses gizarteari, batik bat biktimen familiei, bart, ostegunean, Parisen beste eraso bat izan ondoren.

Urkulluk sare sozialetako bere profiletan bart argitaratutako mezuan, “doluminik zintzoenak” adierazi ditu Parisko Eliseoko Zelaietan izandako erasoaren aurrean. Gizonezko batek polizia bat hil zuen, eta hiru pertsona zauritu.

Halaber, lehendakariak “frantses herriarekiko elkartasun mezu bat” zabaldu du, bereziki “biktimekin eta familiarekin”.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iñigo Urkullu Lehendakaria Eusko Jaurlaritza berriak