Politika -

Maiatzaren 8an

Forcadell deklaratzera deitu du Kataluniako Auzitegi Nagusiak

Egun berean Ana Simo deitu dute, maiatzaren 12an Lluis Corominas eta Ramona Barufet, eta maiatzaren 23an Joan Josep Nuet.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kataluniako Parlamentuko presidentea, Carme Forcadell, maiatzaren 8an deitu du deklaratzera Kataluniako Auztegi Nagusiak, Kataluniako Ganberan subiranotasunaren inguruko bozketa onartzea egotzita.

Astearte honetan ezagutarazi duten epaiaren arabera, Maria Eugenia Alegret magistratuak Kataluniako Parlamentuko idazkaria, Anna Simo, deitu du. Maiatzaren 12an, berriz, Kataluniako Ganberako presidenteordea, Lluis Corominas, eta laugarren idazkaria, Ramona Barrufet joango dira Auzitegira. Junts pel Sí (JxSí) alderdikoak dira hirurak.

Kataluniako Auzitegi Nagusiak Kataluniako Parlamentuko Mahaiko hirugarren idazkaria, Joan Josep Nuet, ere deitu du deklaratzera, ikertuko dutela jakinarazteko eta kereila emateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Albisteak