Politika -

Urteurrena

Eraildako emakumeak izan ditu gogoan JSEk, Clara Campoamorren omenaldian

Euskadiko Gazteria Sozialistako (JSE-Egaz) kideek Claro Campoamor omendu dute Donostian, hura hil zela 45 urte bete direnean.

Clara Campoamor omendu dute gaur goizean, Donostian. Argazkia: EFE
Clara Campoamor omendu dute gaur goizean, Donostian. Argazkia: EFE
Clara Campoamor omendu dute gaur goizean, Donostian. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azahara Dominguez Euskadiko Gazteria Sozialistako idazkari nagusiak "merezi duen lekua" aldarrikatu du Clara Campoamorrentzat, eta azpimarratu duenez, "behin eta berriz emakumeak erailtzen diren herrialde bat ezi daiteke garatutzat jo, edozein delarik duen BPGa".

Domingezek Bigarren Errepublikan diputatu hautatu zuten abokatu eta politikari madrildarren omenaldi batean parte hartu du, erbestean (Lausana, Suitza) hil zela 45 urte bete direnean.

Euskadiko Gazteria Sozialistak antolatuta, bertan izan dira, besteak beste, Pilar Rios PSE-EE alderdiko Berdintasun idazkaria eta Blanca Estrella Ruiz, Clara Campoamor elkarteko presidentea.

Omenaldia Donostiako Kontxa pasealekutik gertu dagoen Aita Binuesa plazan izan da; izan ere, bertara lekualdatu zuten Espainian emakumeen bozkatzeko eskubidea sustatu zuenaren estatua Antigua auzotik.

Aurretik, bertaratu direnek lore-eskaintza bat egin dute Clara Campoamorren hilobiaren aurrean; izan ere, hil ondoren haren gorpuzkia Donostiako Polloeko hilerrian Monso Riu sendiak duen panteoira eraman zituzten, familiako amabitxia izateagatik.

Dominguezek onartu duenez, egun emakumeek "gertuago daukate berdintasuna", baina, bere iritziz, haien eskubideen alde borroka egin zuten "Clara Campoamorrek eta beste hainbat emakumek egindako lana nabarmentzea falta da".

"Gizon bat izan balitz, bere figura presenteago legoke gizartean eta ikastetxeetan", adierazi du Dominguezek.

Clara Campoamorren pareko "emakume ausarten" egitekoa "burutu gabe" dago, erantsi du, "egun emakume izateagatik erailak diren emakumeak daudelako" eta "soldaten arteko aldeari buruz hitz egiten jarraitu behar delako".

Horregatik guztiagatik, "gaur inoiz baino gehiago, ausartak diren politikariak behar ditugu, emakumeak diskriminatzen dituzten arazoei eta bidegabekeriei lehentasuna aitortuko dietenak".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika PSE-EE berriak Eguneko albisteak