Politika -

Bruselara bidaia

Lehendakaria Jean-Claude Junckerrekin bilduko da asteazkenean

"Europar proiektuarekin Euskadik duen konpromiso" defendatuko du Urkulluk, eta "Europa sozialago, integratuago eta pluralagoaren alde azalduko da" bileran.

EiTB.eUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakaria buru dela, Eusko Jaurlaritzako ordezkaritza bat Bruselara joango da datorren astean, eta bilera egingo du Jean-Claude Juncker Europako Batzordearen presidentearekin. Lan-topaketa Europako etorkizunerako funtsezkoa den une batean egingo da, eta lehendakariak "europar proiektuarekin Euskadik duen konpromiso" defendatzeko baliatuko du. Horrez gain, "Europa sozialago, integratuago eta pluralagoaren alde azalduko da, benetako subsidiariotasun eta maila anitzeko gobernantzaren bidean aurrera egin dezan".

Junckerrekin biltzeaz gain, honakoekin ere hitzordua lotu du Jaurlaritzak maiatzaren 10erako: Pierre Moscovici Gai Ekonomiko eta Finantzario, Zerga eta Aduanen europar komisarioarekin, eta Guy Verhofstadt 'Brexit'aren inguruko negoziazioak koordinatu behar dituen diputatuarekin.

Marian Elortza Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia, Mikel Anton Europar Gaietako zuzendaria, eta Marta Marin Eusko Jaurlaritzaren Europar Batasunerako ordezkaria ere joango dira Bruselara.

Bilera Europako etorkizunerako funtsezkoa den une batean egingo da, hau da, benetako Zutabe Soziala egituratu nahi duen ekimen multzo bat aurkeztu baino egun batzuk lehenago, eta Europar Batasuna 'Brexit'aren osteko negoziazio eta gogoeta-prozesuaren buru-belarri sartuta dagoenean. Lehendakariak "europar proiektuarekin Euskadik duen konpromisoa" defendatuko du.

Batzarrez gain, Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritzak harrera-ekitaldi bat egingo die Belgikako euskal komunitateari.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak EB Albisteak Urkullu Eusko Jaurlaritza Brusela albisteak Belgika albisteak Eguneko albisteak Brexita albisteak