Politika -

Hauteskundeak

Macronek irabaziko luke, Europako hainbat hedabideren arabera

Hautagai sozioliberalak irabaziko luke bigarren itzulian, botoen % 60 lortuta, Belgika eta Suitzako hainbat komunikabidek aditzera eman dutenez.

Emmanuel Macron. EFE
Emmanuel Macron. EFE
Macronek bozen % 62 lortuko du, eta % 38 Le Penek, inkesten arabera

1:34

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emmanuel Macron hautagai sozioliberalak irabaziko luke Frantziako presidentea aukeratzeko hauteskundeetako bigarren itzulia, botoen % 60 lortuta, Belgikako eta Suitzako hainbat hedabidek argitaratutako datuen arabera.

"Le soir" egunkariaren edizio digitalak eta RTBF telebista kateak jakinarazi dutenez, Macron zentristak aise garaituko luke Marine Le Pen hautagai ultraeskuindarra gaurko bozketan.

"Le Soir" egunkariak lau estatista erakundek hauteslekuetan egindako inkestak aipatu ditu iturri gisa. Halaber, boto zuri eta baliogabeko asko egongo liratekeela jakinarazi dute.

Suitzan ere "La Tribune de Génève" eta "24 Heures" egunkariek Macron jotzen dute bigarren itzuliko irabazle, botoen % 62 edo % 64 lortuko bailituzke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Frantzia bideoak Gaurko azken ordukoa Hauteskundeak Frantzia