Itxi

Politika

Auzitegi Konstituzionala

Poliziaren biktimen legearen aurkako helegitea jarri du Espainiak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Rajoyren gobernuaren arabera, euskal legeak botere legegilearen, betearazlearen eta judizialaren arteko banaketa 'hautsi' nahi du.

1:30

Eusko Legebiltzarrak 2016ko uztailaren 28an onartutako Poliziaren biktimen legearen aurkako helegitea aurkeztu du Espainiako Gobernuak Auzitegi Konstituzionalean.

Ministro Kontseiluak aurreko ostiralean hartu zuen helegitea jartzeko erabakia, eta atzo gauzatu zuen.

Iragan asteartean Javier de Andres Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) duen ordezkariak azaldu zuenez, legeak botere legegilearen, betearazlearen eta judizialaren arteko banaketa "hautsi" nahi du. De Andresen esanetan, ez dagokio "Eusko Jaurlaritzari biktimak erreparatzea eta aitortzea, auzitegiei baizik".

Eusko Jaurlaritzak ez du oraingoz jaso helegitearen jakinarazpen ofizialek. Dena den, Gobernuko iturriek adierazi dutenez, Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuko presidenteordeak informazioa aurreratu zion aurreko ostiralean Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileari.

EH Bildu: Aldebikotasunik ez dagoela erakusten du helegiteak

Maddalen Iriarte EH Bilduk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaileak nabarmendu duenez, EAEren eta Espainiaren arteko harremanetan "nork agintzen duen" erakusten du Rajoyren gobernuak jarritako helegiteak. Ildo horretan, EAJk "aldebiko harremana" "saltzen" badu ere, hori ez dela egia adierazi du. Iriarteren esanetan, helegiteak "agerian uzten du Espainiako Estatuak berak eragindako biktimak gutxietsi egiten dituela".

Helegitea "akats etiko eta politikoa" dela salatu du Elkarrekin Podemosek

Pili Zabala Elkarrekin Podemoseko legebiltzarkide eta GALek hildako Joxi Zabalaren arrebaren esanetan, Poliziaren biktimen legeak "elkarbizitza demokratikoaren bidean" aurrera egitea eta iraganaren berrikuspen "kritikoa, zintzoa eta onbera" egitea ahalbidetzen du. Hori dela eta, helegitea "akats etiko eta politiko oso larria" dela salatu du.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena