Politika -

Katalunia

Katalunia Europako nazio gisa aitortzea eskatu dute Masek eta Puigdemontek

2016ko uztailean sortu zenez gero, PDeCAT alderdiak antolatutako lehen batzar ideologikoan hartu dute parte bi buruzagiek.

Carles Puigdemont eta Artur Mas, PDeCAT alderdiaren biltzarrean. EFE
Carles Puigdemont eta Artur Mas, PDeCAT alderdiaren biltzarrean. EFE
Carles Puigdemont eta Artur Mas, PDeCAT alderdiaren biltzarrean. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carles Puigdemont Generalitateko presidenteak eta Artur Mas presidente ohiak eta PDeCAT alderdiko buruzagiak "Mediterraneoko Danimarka" izateko asmoa duen Katalunia baten aldeko apustua egin dute, "Europako nazio batuen" erakunde baten baitan eta "estatalismotik" aldendutako eredu sozial batean.

2016ko uztailean alderdia sortu zenez gero antolatutako lehen batzar ideologikoan nabarmendu dutenez, PDeCAT "erdiko alderdi handia" da, "etorkizunari begira" dagoena, eta Kataluniak burujabetza lortzeko prozesuan behar duena, alegia.

Antolakuntza independentista, humanista eta sozioliberala dela azpimarratu dute. Halaber, Emmanuel Macron Frantziako presidente aukeratu berriaren aldeko jarrera erakutsi dute, ezkerra eta eskuinaren arteko ohiko zatiketatik ihes egiten duelako, ERC eta CUP alderdietatik bereiztuz.

Katalunia independientea izan dadin lortzeko alderdiak nahi duen ereduari buruz hitz egin dute Puigdemontek eta Masek, Bartzelonako Victoria Antzokian egindako bileran.

Mariano Rajoyri adostutako erreferenduma proposatzeko egingo dioten eskaintzari buruz, aldiz, ez dute sakondu nahi izan, gaur "edukia dugulako mintzagai", Masek esan duenez.

Administrazio ereduari dagokionez, "estatalizazioaren akatsean ez erortzea" eskatu du Masek. Izan ere, "herria elkarren arteko lidertzaz eta elkarren arteko arduraz eraiki behar da", gaineratu du, arlo publikoak eta pribatuan. Puigdemonten aburuz, berriz, "gizarte helduago bat" aldarrikatu du, Estatuaren "zaintzarik gabea".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Kataluniako erreferenduma Eguneko albisteak Artur Mas albisteak Pere Aragonès albisteak