Politika -
Eusko Legebiltzarra
Memoria eta Bizikidetza Lantaldea gaur elkartuko da lehen aldiz
Bertan izango dira EAJ, PSE-EE, EH Bildu eta Podemos Euskadi. PPk ez du parte hartuko, terrorismoari zilegitasuna kentzea ez duelako helburu.
agnetziak | erredakzioa
Memoria eta Bizikidetza lantaldeak lehenengo bilera egingo du gaur, asteazkena, lan metodologia ezartzen hasteko.
Legebiltzarreko iturrietatik jakitera eman dutenez, Giza Eskubideen Batzordearen saioa amaitu ostean izango da bilera, martxoaren 8an osatu zenetik lehenengoa.
Eusko Legebiltzarrak aurreko urtarrilean erabaki zuen lantaldea sortzea, EAJk, PSE-EEk, EH Bilduk eta Podemos Euskadik bultzatuta, eta "memoriaren, bizikidetzaren, biktimen, terrorismoari eta indarkeriari zilegitasuna kentzearen, askatasunaren, kartzela politikaren, bakearen eta giza eskubideen" inguruan "adostasun zabalak" lortzeko asmoz.
PPk kontra bozkatu zuen, eta ez du parte hartuko, lantaldearen helburua terrorismoari zilegitasuna kentzea ez zela iritzita.
Lantaldearen burua Ana Oregi (EAJ) izango da, eta bertan izango dira Iñigo Iturrate (EAJ), Idoia Mendia (PSE-EE), Julen Arzuaga (EH Bildu) eta Pili Zabala (Podemos Euskadi) ere.