Politika -

Presoak

Idoia Lopez Riaño ekainaren 13an utziko dute aske

Idoia Lopez 22 urtez egon da preso. 2010ean ETA uztea erabaki zuela iragarri zuen.

Idoia Lopez Riaño Auzitegi Nazionalean egindako epaiketa batean. Artxiboko argazkia
Idoia Lopez Riaño Auzitegi Nazionalean egindako epaiketa batean. Artxiboko argazkia
Idoia Lopez Riaño Auzitegi Nazionalean egindako epaiketa batean. Artxiboko argazkia

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Idoia Lopez Riaño ekainaren 13an utziko dute aske, 22 urtez preso egon eta gero, berri-agentziek Auzitegi Nazionaleko iturriak aipatuta zabaldu dutenez. ETAko kide ohiari hainbat atentatu egotzi zizkioten, tartean 1986an Madrilgo Dominikar Errepublika plazan egindakoa (12 guardia zibil hil ziren).

Guztira, 23 hilketa leporatu zizkioten eta 2.000 urtetik gorako espetxe-zigorra ezarri zioten. 2017ko abenduaren 17an bete behar zuen zigor osoa, baina jarrera ona izateagatik hilabete batzuk lehenago kaleratuko dute.

Lopezek 2010ean aldendu zen ETA erakundetik, Iruña Okako kartzelara eraman zutenean.

Ordutik, sarritan esan du "akats handia" izan zela ETAn sartzea eta erakunde armatuaren jarduera "erabat gaitzetsi" du.

"ETAren baitan egin ditudan delituzko ekintzak nire gain hartzen ditut, baita ETAk egindakoa ere, erakunde horretako kide izan naizen heinean", adierazi zuen Auzitegi Nazionalera 2015ean igorritako idatzi batean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala berriak Politika albisteak Presoak ETA gaur Gaurko azken orduko albistea