Politika -

Araba

Pintura horia bota dute Gasteizko hiru batzokiren aurka

Errekaleor auzo okupatua babesten duen plataformarekin lotu du erasoa EAJk, aste honetan Iberdrolak argindarra kendu baitzion.

Abendaño, Gasteiz-Erdialde eta Lakuako batzokiak pintura horiz zikinduta agertu dira. EiTB
Abendaño, Gasteiz-Erdialde eta Lakuako batzokiak pintura horiz zikinduta agertu dira. EiTB
Abendaño, Gasteiz-Erdialde eta Lakuako batzokiak pintura horiz zikinduta agertu dira. EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Abendañoko, Gasteiz-Erdialdeko eta Lakuako batzokiak, Gasteizen, pintura horiz "zikinduta" agertu dira igande honetan, EAJk prentsa-ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Errekaleor auzo okupatua babesten duen plataformarekin lotu du erasoa EAJk, pintura horiarekin batera, bonbillaren margoak agertu baitira, 'Errekaleor Bizirik' plataformak "erabilitako sinboloa".

Joan den ostegunean, auzo horretako etxebizitzei argindarra kendu zieten Iberdrolako hainbat langilek. Horrek Ertzaintzarekin istiluak eragin zituen, hiru lagun atxilotu zituzten, eta beste bi inputatu.

Jose Antonio Suso Arabako EAJren presidenteak "erasoa sendo gaitzetsi" du, eta "gauaz baliatuta, egungo garaiekin lotura ez duten eta demokraziaren kontrakoak diren jarrerak" deitoratu ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea