Politika -

Bizkaia

Xabier Garcia Gaztelu aitarekin Basaurin, bisitan

Epaileak, Huelvako kartzelaren iritziaren aurka, aitari bisita egiteko beharrezko denbora hartzeko baimena eman zion, osasun arazoak baititu.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Xabier Garcia Gaztelu 'Txapote' ETAko buruzagi militar ohia Basauriko Ariz auzoan (Bizkai) izan da ostiral goiz honetan aitari bisita egiten, gaixorik dagoelako. Ertzaintzak eraman du udalerri bizkaitarreraino, 11:45 aldera.

Gaurko bisitak ordubete inguruko iraupena izan du,  eta bere sendia ere bertan izan da. Ongi etorririk ez egiteko eskatu zien Garcia Gazteluk bere gertukoei.

Presoak (2002tik dago espetxeratuta) Burgosko kartzelan eman du gaua, eta Guardia Zibilak Ertzaintzaren esku utzi du, Araban.

Gaztelu Txapote EFE

Garcia Gaztelu, aitari bisita egin ondoren. Argazkia: EFE

Jose Luis Castro Auzitegi Nazionaleko Espetxeetako Zaintzaren epaileak eman zion "ezohiko" baimena aurreko asteartean, aita bisitatu ahal izateko, "mugitzeko arazoak" baititu.

Epaileak, Huelvako kartzelako (bertan da) Tratamendu Batzarraren iritziaren aurka, aitari bisita egiteko "beharrezko denbora" hartzeko baimena eman zion, beharrezko prebentzio neurriak hartuta eta poliziaren zaintzapean.

Frantzian atxilotu zuten Txapote 2001ean, eta, besteak beste, Miguel Angel Blanco; Fernando Buesa eta bere bizkartzaina, Jorge Diez Elorza; Fernando Mujica; Gregorio Ordoñez; Jose Luis Lopez de Lacalle eta Sallent de Gallegon (Huesca) bi guardia zibil hiltzeagatik zigortu dute.

Guztira, 450 urteko kartzela zigorra du bere gain.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
ETA