Politika -

Mobilizazioa larunbatean

Gure Esku Dago: 'Erabakitzeko eskubidea normal bihurtzen ari gara'

Herri dinamikako bozeramaileek larunbateko ekitaldian parte hartzeko azken deialdia egin dute, Bilbon osatu behar duten “galdera-ikur mosaikoa sekula egin den handiena” izango baita.

Donostian egindako mosaikoa. Artxiboko irudia: GED Flickr
Donostian egindako mosaikoa.
'Gure Esku Dago' herri dinamikak lau urte bete ditu

1:26

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

?Urteetan zehar gatazkatsua izan dena, erabakitzeko eskubidea, normal bihurtzen? ari direla goraipatu du Gure Esku Dago herri dinamikak. Bozeramaileen hitzetan, ?demokrazian edozein gai normaltasunez eta naturaltasunez kudeatu daitekeela demostratzen ari dira?.

?Euskal Herriak bere etorkizuna erabaki? behar duela errepikatu dute. Zentzu horretan, ?erabakitzeko eskubidea aurrera eramateko herritarren, erakundeen eta eragileen elkarlana? beharrezkoa dela azaldu dute.

Prentsaurrekoan, Bilbon, herri dinamikaren lau urteko ibilbidearen balorazioa egin dute Angel Oiarbide eta Karmele Olabarrieta Gure Esku Dagoren bozeramaileek. Era berean, larunbateko mobilizazioan parte hartzeko azken deialdia egin dute. ?Milaka herritarrek orain arte ikusitako galdera-ikur mosaikorik handiena? osatuko dutela iragarri dute.

Bestalde, ?Herritarren arteko Itunerako? proposamena aurkeztuko dute ekitaldian. Jordi Cuixart Omniumeko presidentea bertan izango da, Kataluniako erreferendumerako galdera eta data jakitera eman eta egun bat geroago.

Azken lau urteetan egindako lana ?ikaragarria? izan dela esan dute Gure Esku Dagoren bozeramaileek. ?Egindakoarekin harro, eta horrek aurrera jarraitzeko indarra? ematen diela erantsi dute.

Zentzu horretan, ?gaurdaino 142 herrik galdeketak egin eta 147.000 herritarrek hitza? hartu dutela gogorarazi dute.

?Hiriburuetara heldu?

Ordezkarien esanetan, Gure Esku Dagoren helburu nagusia ?erabakitzeko eskubidearen eztabaida eta galdeketak txoko guztietara heltzea da?, hau da, ?hiriburuetara iristea, galdeketak eta erabakitzeko eskubidearen inguruko eztabaida Euskal Herriko biztanleriaren gehiengora heltzeko?.

Larunbateko mobilizazioaren xehetasunak azaldu dituzte. Ekitaldi nagusian Omniumeko presidentea izango dela iragarri dute.

Moyua eta Euskadi plazen artean galdera-ikur mosaiko handi bat egiteko asmoa dute. Era berean, Herritarren arteko Ituna eramango duen hautestontzi erraldoiarekin, manifestazioa egingo dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika EAE Gure Esku argazkiak