Itxi

Politika

HERRI-GALDEKETA

Gure Esku Dago: 'Nafarroak erabakiaren bideari ekin dio'

Eitb.eus

Nafarroako lau eskualdetako 7.781 lagun joan dira botoa ematera, eta euren etorkizun politikoaren inguruan erabakitzeko hitza hartu dute.

1:33

Gure Esku Dago erabakitzeko eskubidearen aldeko plataformak herri-galdeketak egin ditu igande honetan Nafarroako 24 udalerritan, erabakitzeko eskubideari eta estatus politikoari buruz galdetzeko. Parte-hartzea % 28,73koa izan da.

Guztira, 16 urtetik gorako 27.095 herritarrek zuten Gure Esku Dagok antolatutako galdeketetan bozkatzeko eskubidea. Egunean zehar, Nafarroako lau eskualdetako 7.781 lagun joan dira botoa ematera.

Gure Esku Dagok zabaldutako datuen arabera, parte-hartzea % 28,73koa izan da, eta eskualde hauetako herritarrek izan dute bozkatzeko aukera: Bortziriak (% 26,69), Imotz-Basaburua (% 37,62), Mendialdea (% 39,56) eta Sakana (% 23,65).

Lau eskualde horietan egindako galdeketen emaitzak herriz herri zenbatzen dituzten bitartean, ?Nafarroak erabakiaren bideari ekin dio?, nabarmendu dute antolatzaileek. Ildo horretatik, 7.781 herritarrek ?burujabe izateko borondatea erakutsi? dutela azpimarratu dute ohar baten bidez.

Gure Esku Dagok azaldu duenez, urtebeteko ?prozesu luzearen ondoren?, Nafarroako herritarrek euren etorkizun politikoaren inguruan erabakitzeko hitza hartu dute. Hala, ?prozesu parte-hartzaile eta bateratzailea? garatzeko asmoz, herritarrei zuzenean galdetu dietela esan du herri-plataformak.

Balorazio positiboa

Nafarroan ere, ?erabakiaren bideari ekiteko borondatea eta konpromisoa? dagoela nabarmendu dute antolatzaileek. Hori dela eta, aurrerantzean ere lanean jarraituko dutela jakinarazi dute, ?Euskal Herrian erabakia libre eta demokratikoki gauzatu dadin?.

?Euskal Herri osoan herritarrek bozkatu nahi dutela erakutsi? nahi dute galdeketen antolatzaileek, eta, gaurko emaitzak ikusita, balorazio bereziki positiboa egin du Zelai Nikolas Gure Esku Dagoren bozeramaileak. Gainera, antolatzaileak pozik agertu dira 27.000 lagunek baino gehiagok euren iritzia emateko aukera izan dutelako, eta ?egun historikoa? izan dela esan dute.

Hala, aurrerantzean ere, Nafarroako herritan galdeketa gehiago egingo dituztela iragarri du Gure Esku Dagok, eta hiri handietan ere herritarrei bozkatzeko aukera eman nahi dietela berretsi dute.

GURE ESKU DAGO

Galdeketa egin duten herri guztietan jai giroa izan da nagusi. Argazkia: Gure Esku Dago (Flickr).

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena