Itxi

Politika

sanferminak

Atzera bota dute UPNk ikurrina udaletxean ez jartzeko egindako eskaera

agentziak | erredakzioa

Enrique Maya UPNren bozeramaileak berretsi duenez, Sinboloen Legea bertan behera geratu bazen ere, ikurrina ipintzea "ez da legezkoa".

1:10

Enrique Maya UPNk Iruñeko Udalean duen bozeramaileak esan du, Sinboloen Legea bertan behera geratuta ere, ikurrina udaletxeko balkoian ipintzea ez dela "legezkoa".

Sanferminetan udaletxeko balkoian ikurrina ez jartzeko UPNk egin duen eskaera eztabaidatzeko saioan egin ditu Mayak adierazpen horiek.

Eskaera atzera bota du Udaleko lauko gobernua osatzen duten alderdiek, eta UPNren eta PSNren babesa bakarrik izan du. Eskaera horretan "Iruñeko, Nafarroako, Espainiako eta Europako banderak bakarrik" jartzea eskatzen zuten, bai sanferminetan bai urte osoan.

"Legea baliogabetuta ere, Nafarroak bere sinboloak ditu, bandera bat eta ezkutu bat ditu, ez bi, eta ikurrina ez da Nfarroako bandera bat", azpimarratu du bozeramaile unionistak.

Bestalde, Aritz Romeo EH Bilduko zinegotziak azpimarratu du "eztabaida antzua" dela, "iruindarrei axola ez diena", nahiz eta aitortu "sentsibilitate guztiak" egon beharko liratekeela ordezkatuta.

Maite Esporrin sozialistak uste du "legearen arabera" jarri behar direla sinboloak, "ez unean uneko agintarien ideologia politikoaren arabera".

Armando Cuenca Aranzadiko zinegotziak esan du ikurrina egun batez jartzea "aitortza sinbolikoa" ere badela, eta "zentzuzkoa" dela "errespetatu behar den sentsibilitate bat dagoen heinean". Hala ere, zehaztu du proposamena "baztertzailea" izango balitz, ez litzatekeela "onargarria" izango, baina kontua "bat gehiago gehitzea" dela.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena