Politika -

Urkullu-Rajoy bilera

Jaurlaritza eta Madril abuztuan hasiko dira transferentziak negoziatzen

Erkorekaren hitzetan, Espainiako Gobernuko presidenteordeak atzo deitu zion telefonoz, eta udako geldialdiaren ostean biltzea adostu zuten.

Josu Erkorekak eman du bileraren berri. Argzakia: Efe.
Josu Erkorekak eman du bileraren berri. Argzakia: Efe.
Jaurlaritza eta Espainiako Gobernua transferentziak negoziatzen, udazkenean

1:14

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak hitzordua jarri dute abuztu amaiera edo irail hasierarako, eskualdatzeko dauden eskuduntzen transferentzia negoziatzen hasteko, Gizarte Segurantzaren kudeaketa ekonomikoa eta Espetxeak “lehentasunak” direla.

Bilera datorren urte politikoaren hasieran izango da, oporretako geldialdiaren ondoren, eta Iñigo Urkullu lehendakariak eta Mariano Rajoy Espainiako presidenteak joan den asteazkenean Madrilen izandako elkarrizketa “diskretuaren” emaitza nagusia da.

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak gaur Gobernu Kontseiluaren ostean eskainitako prentsaurrekoan azaldu duenez, bi presidenteen arteko bileraren ondorioz, atzo Soraya Saenz de Santamaria Gobernu Zentraleko presidenteordeak telefonoz deitu zion, eta abuztu amaieran edo irail hasieran autogobernuaz solastatzeko bilera bat egitea hitzartu zuten, elkarrizketa “labur” batean.

Erkorekaren esanetan, Eusko Jaurlaritzak eskualdatzeko dauden eskuduntzak ere izango ditu hizpide, eta haren lehentasuna izango dira Gizarte Segurantzaren erregimen ekonomikoa eta Espetxeak, EAJk Euskadiko sozialistekin duen gobernu programan jasota dagoenez.

Halaber, Madrilgo bileran Urkulluk Rajoyri akordio horren kopia bat eman ziola esan du Erkorekak, eta bion arteko elkarrizketaren ardatza bertan agertzen diren bi gai izan zirela: elkarbizitza eta giza eskubideak, batetik, eta autogobernua, bestetik. Azken horretan, eskualdatzeko dauden eskuduntzen inguruko negoziaziorako bidea zabaldu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Mariano Rajoy Albisteak Urkullu Eusko Jaurlaritza berriak Espainiako Gobernua albisteak Gaurko azken ordukoa