Politika -

Legegintzaldiaren azterketa

Foru Gobernuaren 'egonkortasuna eta kudeaketa' nabarmendu ditu Barkosek

Etorkizuneko erronkei buruz, Hitzarmen Ekonomikoaren gainean Nafarroako Gobernuak Estatuarekin dituen negoziaketak bukatzea azpimarratu du.

Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko presidentea, gaurko agerraldian. Argazkia: EiTB
Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko presidentea, gaurko agerraldian. Argazkia: EiTB
Uxue Barkosek dio ez dagoela oposizioak iragarritako apokalipsia

1:31

AGENTZIAK | ERREDKAZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko lehendakariak gaur nabarmendu duenaren arabera, Foru Erkidegoan "begi bistakoak diren errealitateak izaten ari dira, gizartean ematen ari den aldaketa, tartean", eta, gaineratu duenez, "errealitateak Exekutiboaren egonkortasuna eta kudeaketa ziurtatzen ditu".

"Legegintzaldiko bi urte hauek gizarte aldaketak aldaketa politikoekin batera gerta zitezen saiatu naiz", azaldu du Barkosek ostiral honetan, Nafarroako Gobernuaren buru bete dituen bi urteko legegintzaldiaren berri emateko prentsaurrekoan.

Barkosen aburuz, legegintzaldi erdia bete denean, Nafarroako Gobernuak "egonkortasunean eta kudeaketan biltzen den errealitate multzo garbia eskain dezake".

Etorkizuneko erronkei buruz, Hitzarmen Ekonomikoaren gainean Nafarroako Gobernuak Estatuarekin dituen negoziaketak buka daitezela azpimarratu du, "hurrengo bosturtekoari begira harremanetarako eredu egonkor eta orekatua adostuta".

Aldi berean, "aldaketaren egonkortasunerako oinarrizko elementu gisa", Barkosek aurreratu du "gizartearen kohesioan aurrera egiten jarraituko duten aurrekontuak" diseinatuko dituztela, "osasuna, hezkuntza eta dependentzia" ardatz nagusi izango dituztenak.

Nafarroako lehendakariaren esanetan, Nafarroak, epe ertainean, "etorkizuneko garapenerako oinarrizko azpiegiturak" osatu behar ditu, "egungoak egoera onean mantentzen dituen bitartean". Ildo horretatik, adierazi du sen ona gailendu dela "Nafarroako Kanala bezalako nahitaezko obran zein trenbide azpiegituretan".

Azken horren gainean, Barkosek nabarmendu du "Nafarroa eta Euskal Y-aren arteko egiazko lotura lortzeko anbizioa, eta, horrekin batera, baita Europarako lotura ere, salgaientzat zein bidaiarientzat, Europako trenbide zabalerarekin".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Nafarroako albisteak Uxue Barkos albisteak Gaurko azken ordukoa Nafarroako Gobernua