Politika -
Presoak
Mikel Irastorza espetxetik atera da
Epaiketaren zain geratu da Irastorza. 2016ko azaroan atxilotu zuten Azkaine Lapurdiko herrian, ETAko buruzagietako bat zelakoan.
eitb.eus
Mikel Irastorza kartzelatik atera da gaur, asteartea, goizaldean. Normandia eskualdeko Manche departamenduan zegoen preso, Fleury udalerriko espetxean.
Etxerat euskal preso eta iheslari politikoen senide eta lagunen elkarteak zabaldu duenez, presoa epaiketaren zain geratu da aske.
ETAko ustezko kidea azaroan atxilotu zuten Azkaine Lapurdiko herrian, ETAko buruzagietako bat zelakoan.
Irastorzarekin batera, beste gizon bat (59 urte) eta emakume bat (56) ere atxilotu zituzten, etxean ezkutatzea egotzita.
Donostiarra da Irastorza, eta, besteak beste, Nazio Eztabaidagunean hartu zuen parte. Poliziaren arabera, 2008tik zegoen ihesean.